Politika -

ETAren desarmea

ETAk desarmea ahalik eta lasterren egiteko 'bultzatzen' ari da Urkullu

Jaurlaritzaren eta nazioarteko egiaztatzaileen arteko harremana "aspaldikoa" eta "estua" dela adierazi du Erkoreka bozeramaileak.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza, Iñigo Urkullu lehendakaria buru delarik, ETAk "behingoz" bere desarmea iragartzeko eta egindako kaltea onartzeko "bultzatzen" ari dela azpimarratu du gaur Josu Erkoreka bozeramaileak.

Jaurlaritzaren eta nazioarteko egiaztatzaileen arteko harremana "aspaldikoa" eta "estua" dela adierazi du Erkorekak, eta, horren harian, ostiralean egiaztatzaile horiek egingo duten adierazpenari itxarongo diotela nabarmendu du.

Asteroko agerraldian, Erkorekak gogoratu du 28 hilabete igaro direla ETAk behin betiko su-etena iragarri zuenetik. "Gizarteak desarmea eta eragindako kaltearen aitorpena espero ditu orain".

"ETAk orain eman behar duen pausoa hori da, eta hobe lehenbailehen egiten badu", adierazi du.

Desarmearen iragarpena "bultzatzeko" lanean ari direla berretsi du Erkorekak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea