Politika -

PSN-REN ULTIMATUMA

Barcinak dio ez dela hauteskundeen beldur

UPNk Goicoechea babestu du gaueko bileran, eta "PSNk gezurretan oinarritutako maniobra politikoa" kritikatu du. Sozialisten esanetan, Barcina Gobernutik botako dute, dimisioa ematen ez badu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcinaren esanetan, "UPNk ez die inolako beldurrik nafarren ahotsari eta hauteskundeei, aurretik ere esan izan dugunez".

UPNren Batzorde Exekutiboak bilera egin du asteazken gauean, ordu eta erdiz, Goicoechearen kontrako salaketek piztutako polemika eta PSNren arratsaldeko agerraldia aztertzeko. Salaketak frogatuz gero Barcinak dimisioa eman eta hauteskundeak deitzen ez baditu, zentsura-mozioa aurkeztuko dutela esan dute Nafarroako sozialistek.

UPNren bilera bukatuta, Nafarroako presidenteak berak irakurri du, kazetarien aurrean, alderdiak aho batez onartutako akordioa.

Barcinak azaldu duenez, alderdiko zuzendaritzak "babes eta konfiantza osoa" helarazi dio Goicoecheari, eta kontseilaria "faltsukeria eta akusazio kanpaina lotsagarria" jasaten ari dela salatu du.

Halaber, herritarrei behar adina azalpen emateko "erabateko asmoa" agertu du Barcinak. Edonola ere, egindako salaketak faltsuak direla adierazi du.

PSNri kritikak

Roberto Jimenez PSNko buruaren jarrera ere kritikatu du Barcinak, "gezurretan oinarritutako maniobra politikoa egiteko asmoa" agerian utzi duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea