Politika -

Polemika Nafarroan

Hauteskundeak maiatzean izateko 'pausoak' iragarri ditu EH Bilduk

Geroa Baik eskakizun bat egin dio PSNri iragarritako zentsura-mozioa "azkar" aurkeztu dezan, Nafarroako hauteskundeak Europakoen egun berean egiteko.

Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EiTB
Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuan Bildu Nafarroa taldea osatzen duten bi alderdiek (Bildu eta Aralar-NaBai) beste indar politikoekin hitz egingo dutela iragarri dute "beharrezko pausoak emateko foru-hauteskundeak maiatzaren 25ean izan daitezen, Europakoekin batera".

Koalizioak foru-hauteskundeak aurreratzearen alde egin du, "aitzakiarik gabe", Ogasunean esku-sartzeak egon izana salatu ostean, eta horretarako "Nafarroako alderdi politiko progresista guztien akordioa beharrezkoa" dela nabarmendu du.

Bestalde, Ramon Jauregi PSOEko diputatuak PSNren jarrera babestu du ostegun honetan, Ogasunean "esku-sartzeak" izan zirela egiaztatuz gero Nafarroako presidenteak dimisioa ematen ez badu, Yolanda Barcina kargutik botatzeko.

Ogasunean ustez egindako "esku-sartzeak" egiaztatzen badira Yolanda Barcina presidenteak dimititu ezean iragarri duen zentsura-mozioa "azkar" aurkezteko eskatu dio Geroa Baik PSNri, Nafarroako hauteskundeak Europako hauteskundeekin batera egin daitezen.

Geroa Baik Barcina kargutik kentzeko zentsura-mozioa babestuko du "beharrak, demokrazia senak eta zorroztasunak aginduta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea