Politika -

EAE-KO PP-REN POLEMIKA

Santamaria: 'EAEko PPk giltzarri izan behar du garai konplexu honetan'

Espainiako Gobernuko presidenteordeak ETAren amaiera lortu ahal izateko politikan "Alderdi Popularra erabakigarria" izan behar dela adierazi du.

Soraya Sáenz de Santamaría. EFE.
Soraya Sáenz de Santamaría. EFE.
Soraya Sáenz de Santamaría. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak RNE irratian egindako elkarrizketan adierazi duenez, "EAEko PPk bizi duen momentu konplexu honetan giltzarri izan behar du".

EAEko PPren egoeraz galdetu diotenean, Saenz de Santamariak nabarmendu du berari ez dagokiola erabakitzea EAEko PP nork zuzendu behar duen edo Iñaki Oyarzabalek bigarren izaten jarraitu behar duen. Horren ustez, garrantzitsuena alderdia euskal politikaren "giltzarria" izaten jarraitzea da, eta hori euskal popularrek argi dutela esan du.

EAEko PPk "Gobernuen norabidea aldatzeko gaitasuna izan du", Saenz de Santamariaren esanetan, eta EAEko popularrek Patxi Lopez sozialistaren exekutiboa babestu eta "politika batzuetako ikuspegiak" aldatu zituztenean, gaur egun EAEko PPko zuzendari denak, Arantxa Quirogak, "Eusko Legebiltzarreko presidente izatea lortu zuen", nabarmendu du.

EAEko PPrentzat garai "zailak" badira ere, PP "erabakigarria" izan behar da, horren ustez, "ETAren amaiera lortu dezakeen terrorismoaren aurkako politikan lan egiteko aukera dagoelako".

ETAren azken agiriari buruz, "ez du ezer esaten eta ez du ezertarako balio", esan du Espainiako Gobernuko presidenteordeak, ez baitu berak entzun nahi duena esaten: "Desagertu eta banandu egin gara eta ETA betiko amaitu da. Espainiako herritarrak lasaitasun horrekin bizi ahalko dira".

EAJk terrorismoaren aurkako politika eta espetxe politika aldatzeko egindako eskakizunak ez direla beteko esan du, eta Gobernuak horren harian duen jarrera oso ondo ezagutzen dutela gaineratu du.

Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean jarraituko dutela adierazi du, "Espainia aurrera eramateko" oso inportantea baita, Saenz de Santamariaren hitzetan, inbertsioak, azpiegiturak eta politika industrialak bultzatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea