Politika -

Maiatza

Valenciano izango da PSOEren zerrendaburu EBko hauteskundeetan

Horixe proposatuko dio, behintzat, Alfredo Perez Rubalcaba sozialisten idazkari nagusiak Batzorde Federalari, martxoan.

Elena Valenciano PSOEren idazkariorde nagusia. Argazkia: Efe
Elena Valenciano PSOEren idazkariorde nagusia.
Elena Valenciano PSOEren idazkariorde nagusia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elena Valenciano PSOEko idazkariorde nagusia izango da sozialista espainiarren zerrendaburua Europar Batasuneko hauteskundeetan, maiatzean; Batzorde Federalak, martxoan, hautagaitzari oniritzia ematen badio.

Sozialistek jakitera eman dutenez, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusiak gaur aurkeztuko du proposamena Zuzendaritza Batzordean.

Aurrerago, martxoan hain zuzen ere, Batzorde Federalak onartuko du zerrenda osoa, eta litekeena da bertan, besteak beste, Ramon Jauregui, Juan Fernando Lopez Aguilar, Jose Blanco, Sergio Gutierrez eta Carmen Romero izatea.

Aipatu iturrien arabera, Rubalcabak erkidegoetako idazkari nagusiekin hitz egin du egunotan Valencianoren hautagaitzaz, eta "erabateko babesa" jaso omen du.

Sozialisten esanetan, Valenciano aurkeztuta, "garrantzi maila gorena" eman diete EBko hauteskundeei, Espainiaren eta Europaren etorkizunarentzat "aparteko garrantzia" dutela iritzita.

Gainera, 2011ko hauteskunde orokorretatik Estatu osoan egingo diren lehenengo hauteskundeak izango dira, eta Rubalcabak PPri irabazteko omen duen asmoa uzten du agerian Valenciano aukeratu izanak.

Buruzagi sozialistaren helburua "eskuindarrei borroka ideologikoa irabaztea eta, Espainia aldatzeko, Europa aldatzea" izango omen da.

PSOEko idazkariorde nagusiorde eurodiputatu izan zen 1999tik 2008ra eta PSOEren nazioarteko harremanetako arduraduna da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea