Politika -

Noos auzia

Castro epaileak infantari egindako argazki bat ikertzea agindu du

Auto baten bidez debekatu zuen Castrok aretoan, Cristina infantaren deklarazioan, irudiak grabatu eta ateratzeko edozein gailu sartzea.

Elmundo-k, web gunean, publikatutako eta Poliziak ikertuko duen irudia
Elmundo-k, web gunean, publikatutako eta Poliziak ikertuko duen irudia
Elmundo-k, web gunean, publikatutako eta Poliziak ikertuko duen irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Castro Noos auziko epaileak El Mundok gaur, igandea, azalean argitaratutako Cristina infantaren irudia nork atera zuen ikertzea agindu dio Poliziari.

Epaitegietatik zabaldu dutenez, Palmako 3 zenbakiko Auzitegiko titularrak hitzez eskatu dio Antonio Jarabo Balearretako Poliziaren buruari.

Auto baten bidez debekatu zuen Castrok aretoan, Cristina infantaren deklarazioan, irudiak grabatu eta ateratzeko edozein gailu sartzea.

Horretarako, aretora sartuko zen edonork irudiak eta soinua atera zezakeen edozein gailu -ordenagailuak, telefonoak, tablet-ak, esaterako- Poliziari emateko agindu zuen. 40 bat pertsona sartu ziren aretoan; abokatu, fiskal, akusazioaren ordezkari eta funtzionarioen artean.

Filtraziorik izatea ekiditeko, halaber, defentsak eskatutako baldintza onartu zuen epaileak, alegia, deklarazioaren audioa baino ez grabatzea, ez bideoa, aurrekoetan egin bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea