Politika -

Erreakzioak

PSE: 'ETAk behin betiko desagertzeko aukera galdu du'

Pastorrek kritikatu egin du bi mutur daudela (ETA eta Gobernua)  eta horiek elkartu behar direla defendatzen duen teoria, "errealitatea okertzea" delako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EE alderdiak Legebiltzarrean duen bozermaleak arbuiatu egin du 'ETAk behin betiko' desagertzeko aukera galdu izana, egin behar duena "desegitea besterik ez" delako.

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, sozialista ETAren agiriaz mintzatu da, beste tertuliakideekin batera.

Pastorrek kritikatu egin du bi mutur daudela (ETA eta Gobernua)  eta horiek elkartu behar direla defendatzen duen teoria, "errealitatea okertzea" delako, onartuz gero, "ez hiltzeagatik eskerrak eman beharko geniokeela" ematen duelako.

Agiria

"Laster" prozesuari "ekarpen esanguratsuak" egingo dizkiola iragarri du ETAk Gara egunkariari igorritako agiri batean. Egunkariak agiri osoa gaur argitaratu du.

Azken hilabeteetako gertakarien errepaso zabala egiten du ETAk agirian. Gara egunkariaren arabera, "Estatuen blokeo saiakeraren aurrean Euskal Herrian aurrera egiteko aukera interesgarriak azaldu direla uste du ETAk, besteak beste, EPPkren jarrera, Foro Sozialak martxan jarritako Bake Prozesua Bultzatzeko Batzordea eta urtarrilaren 11n Bilbon egindako manifestazioa aipatzen ditu. 'Inflexio puntua' izatea espero du ETAk eta ondorioak izaten hasi dela uste du". ETAren iritzian, "Euskal Herrian inoiz egin den mobilizazio erraldoienari ohiko harrokeriaz erantzun dio Espainiako Gobernuak: ez mobilizazio batek ez bik ez dute Espainiako Gobernuaren politika aldaraziko. Areago, PP-ko agintariak eraso gehiago iragartzen ari dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea