Politika -

Europar hauteskundeak

'Burujabetzaren ahotsa' Europara eraman nahi du EH Bilduk

Josu Juaristi EH Bilduren zerrendaburua Europako Parlamentuko hauteskundeetarako aurkezteko ekitaldia egin du alderdiak, Donostian.

Josu Juaristi EH Bilduren Europako Parlamenturako hautagaia. Argazkia: EFE
Josu Juaristi EH Bilduren Europako Parlamenturako hautagaia. Argazkia: EFE
Josu Juaristi EH Bilduren Europako Parlamenturako hautagaia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Juaristi Euopako Parlamenturako hauteskundeetarako hautagaia aurkeztu du gaur, Donostian, EH Bilduk. "Euskal Herriak burujabetzaren eta ezkerraren ahotsa eta botoa izateko" lan egingo duela esan du Juaristik.

Donostiako Zientzia Museoan antolatutako ekitaldi batean, "Europara burujabetzaren eta ezkerraren ahotsa eramateko ardura izango duen hautagaia" aurkeztu du koalizioak.

Ekitaldian izan dira Hasier Arraiz, Joseba Permach, Rufi Etxeberria eta Pernando Barrena Sortuko kidean, Pello Urizar EAko idazkari nagusia eta Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia.

Garako zuzendari ohia den Juaristik esan duenez, "Euskal Herriak Europako Parlamentuan defendatuko duen norbait behar duelako" izango da hautagai, "beharrezkoa delako ezkerreko beste indar batzuekin lan egitea, pixkanaka-pixkanaka, gizartea aldatzeko eta justizia soziala, askatasun soziala eta nazionala sustatzeko".

"Euren etorkizuna erabaki nahi duten herriengatik eta herritarrengatik" lan egingo du EH Bilduk Europan. Gainera, "lagunak diren beste ahots batzuekin, Estatuek eta Europar Batasunak berak hartzen dituen erabakiekin sortzen ari den desberdintasun sozialari aurre egitea" ere koalizioaren xede izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea