Politika -
Batzar Nazionala
PP: 'Biktimen oroitzapenak bizirik iraungo du'
Gainera, oraingo Euskadiko PPko zuzendaritzari, Arantza Quiroga buruan duela, babesa agertu diote PPren Batzarean: "Haiekin (Oreja eta San Gil) egon ginen bezala, gaur zurekin gaude".
Erredakzioa
Alderdi Popularrak terrorismoaren biktimak omendu ditu Batzar Nazionalean egindako ekitaldi batean. Berton, jarritako bideo batean esan duenez, euren "oroitzapena bizirik egongo da" eta PPren "errespetua eta babesa inoiz ez" dutela galduko ziurtatu die.
Manuel Giemenez Abad ETAk 2001ean hildako Aragoiko PPko presidentearen semeak hitzaldi bat egin du, eta bertan ETAren kontrako alderdi guztien batasuna mantentzea oso beharrezkotzat jo du.
Gainera, Abadek Parot doktrina aplikatu izana defendatu du, ez "hiltzaileenganako errukirik sentitzen" duelako, baizik eta lega betetzen delako eta, hori, "beste mugarri bat delako terrorismoa deslegitimatzeko borrokan".
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren esanetan, biktimek beti merezi izan dute eta mereziko dute PPren errespetua eta laguntza "bestera moralaren kontra egitea litzatekeelako" eta, gaineratu duenez: 'Biktimek badakite beti eurekin gaudela eta egongo garela' .
Barne Ministerioaren buruak hedabideen aurrean egindako adierazpenen arabera, "ez du inork terrorismoaren astindua pairatu PPk jasan duen neurrian" eta Gobernuaren terrorismoaren kontrako politika ez da aldatu.
"Kontrakoa esaten duena ezjakina bda edo asmo txarrez esaten du", ziurtatu du ministroak. Halaber, Norvegiako negoziazioen porrota eta Mariano Rajoyeren agintaldiko bi urteetan izandako 96 atxiloketak gogorarazi ditu.
Quirogari babesa
Javier Arenas Erkidego mailako Politikako buruak babesa helarazi dio Euskadiko PPko zuzendaritzari, Arantza Quiroga buruan duela. Esan duenez, Aznarren garaiko PPk eta Rajoyren PPk Maria San Gil, Carlos Iturgaitz eta Jaime Mayor Oreja babestu zituzten: "Haiein egon ginen bezala, gaur zurekin gaude".
PP Valladoliden egiten ari den Batzar Nazionalean egindako hitzaldian, Arenasek Euskadiko PPren baitan izandako tirabirak izan ditu hizpide, terrorismoaren zenbait biktima urrundu ostean.
PPren ordezkariak, gainera, berretsi egin du bere alderdiak ez duela terrorismoaren kontrako politika aldatu Jose Maria Aznarren garaitik.