Politika -
Batzar Nazionala
Alderdi Popularrak biktimen aldeko mezua azpimarratu du
Carlos Florianok, popularren idazkariordea, terrorismoaren aurkako politika ez dela aldatuko berretsi du Valladoliden egingo duten biltzar nazionalaren atarian.
Erredakzioa
Alderdi Popularreko idazkariorde nagusiak, Carlos Floriano, terrorismoaren biktimak babesten jarraituko dutela azpimarratu du eta zenbaitek 'boto batzuk' eskuratzeko dela badiote ere ez dutela terrorismoaren aurkako politika aldatuko esan du Valladolideko Batzar Nagusiaren atarian.
'Terrorismoaren biktimak gogoratuko ditugu eta espainiarrak arduratzen dituzten gauzetaz mintzatuko gara konbentzio honetan', adierazi du Florianok.
Beharrezkoa bada PPk biltzar honetan terrorismoaren aurkako politika ez dela aldatu berretsiko dutela eta 'oposizioan egon garenean eta Gobernuan egon ginen aurreko etapan' ez dutela aldatu aipatu du.
Nahiz eta EAJ-k 'prozesua laguntzeko' beharrezkoa dela dioen, espetxe legegintza ere ez dutela aldatu esan du.
PPk eta Gobernuak ETArekin negoziatzearen aurkako jarrera dutela ohartarazi du eta 'Gobernuak nahiz PPk ez dutela ETArekin inoiz negoziatuko' gogoratu du.
Nazioarteko Begiraleek eta beste euskal alderdi politikoek ez bezala bere alderdia Norbegian terroristekin hitz egiteko 'prest zegoen mahaian' ez zela eseri esan du.
Terrorismoaren politikarekin alderdian izan ditzaketen tira biren gainean Florianok esan du 'PP alderdi handi eta sendoa' dela eta horri esker Espainiak 'Gobernu egonkorra' duela.