Politika -

Abortuaren legedia

Eusko Jaurlaritza abortuaren legedia mantentzen ahaleginduko da

Jon Darpon Osasun sailburuak Radio Vitorian egindako adierazpenen arabera, "ahal den neurrian aurreko legedia mantentzea da gure helburua".

Jon Darpón, Osasun Sailburua
Jon Darpón, Osasun Sailburua
Jon Darpón, Osasun Sailburua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Jon Darponek, abortuaren inguruan izango duten jokaera "teknikoa" izango dela esan du. Euskadiri dagokionez, "ahal den neurrian aurreko legediak zioena beteko dugu", esan du.

Radio Vitorian egin ditu adierazpenok Darponek. Euskadin abortuaren legedia aldatzeko eztabaidarik ez dagoela adierazi eta gero, legedia berriak Parlamentuan oraindik aldaketak jaso ditzakeela esan du.

Euskal Herrian abortuaren legedian aldaketak eragiteko eztabaida sozialik ez dela egon azaldu ostean, "Osasun Sistemak lan teknikoak egiten ditu", esan du horretaz galdetuta.

"Gu gara interbentzioak egiten ditugunak, baina eztabaida arrazoi etikoek eragin dute, eta ahal dugun neurrian aurreko legedia mantenduko dugu", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Albisteak gaur