Politika -
Zatiketa Coviten
200 bazkidek Covite elkartea utziko dute
Zenbait alderdi politikoren agindupean egotea egotzi diote zuzendaritzari.
Erredakzioa
Covite EAEko Terrorismoaren Biktimen Elkartearen baitan zatiketa izango da, izan ere, 200 bazkidek elkartea utziko dutela iragarri dute gaur Donostian egin duten urteroko biltzarrean. Ez daude ados zuzendaritzaren estrategiarekin.
Covite barruko eztabaida lehertu da, beraz, gaur Donostian egin duten urteroko biltzarrean. Bilera erdian altxa eta biktimen erakundea utziko dutela jakinarazi dute.
Jorge Motak taldea utziko dutenen izenean hitz egin du eta nabarmendu duenez, elkartetik aterako diren bazkideak terrorismoaren biktimak dira; baina iaz Coviteko zuzendaritzak onartu zituen zenbait bazkidek ez dituzte baldintzak betetzen. Gaineratu dutenez, mehatxuak jasan dituztenak ez dira beste biktimen parekoak eta, beraz, ez lukete elkarteko partaide izan behar.
Covitetik erabat bereizteko erabakia hartu dute "biktimei inolako mesederik egiten ez dien liskar giroa ez hausportzeko eta egungo koordinatzaile taldearen erantzukizuna ez oztopatzeko".
Motak azaldu duenez, datozen egunetan erabakiko dute elkarte berri bat eratu edo beste biktima elkarteren bateko kide egin.
Astelehenetik aurrera hasiko dira bazkideak baja aurkezten.