Politika -

'Terrorearen mapa'

Covite: 'Urkullu otsoa babesten duen artzaina da'

'Terrorismoaren jatorri sakonenean dagoen pozoia irenstea' egotzi dio lehendakariari. PPrekin izandako ika-mika amaituta dagoela adierazi du Covitek.

Maite Pagazaurtundua Coviteko presidenteordea, agerraldian. EiTB
Maite Pagazaurtundua
Lehendakariari otsoak babestea leporatu dio Pagazaurtunduak

1:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maite Pagazaurtundua Covite Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidenteordeak hitz gogorrak izan ditu Eusko Jaurlaritzaren eta Iñigo Urkullu lehendakariaren kontra 'Terrorearen mapa' aurkezteko ekitaldian. Horren esanetan, "ardi estutuak baino, otsoa babesten duen artzaina da".

Consuelo Ordoñez Coviteko presidentearekin batera izan da Pagazaurtundua 'Terrorearen mapa', 1960 eta 2010. urteen artean ETAk eta beste talde batzuek egindako 600 atentatuak kokatzen dituen tresna informatikoa, aurkezten.

Agerraldian, "ardi estutuak zaindu beharrean, otsoa babestea" leporatu dio Pagazaurtunduak Urkulluri. Alegia, biktimen kaltetan, ETAko kideen alde egitea.

Pagazaurtunduaren hitzetan, lehendakariak "ez du egia topatzeko bide deserosorik hartu nahi eta terrorismoaren jatorri sakonean dagoen pozoia irentsi du".

Besteak beste, Txema Urkijo Eusko Jaurlaritzako Biktimen arretarako koordinatzailea, Paul Rios Lokarriko zuzendaria, Javier de Andres eta Laura Garrido PPko  kideak izan dira bertan.

PPrekin zeukaten ika-mika, 'itxita'

Bestalde, Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteak 'amaitutzat' jo du biktimen kontura Alderdi Popularrarekin izandako ika-mika.

Consuelo Ordoñezek berak eta Gregorio Ordoñezen alargunak, Ana Iribarrek, Espainiako Gobernua kritikatu dute egunotan, biktimen harira izan duen jarreragatik.

"Polemika erabat konponduta eta itxita dago. Ez dugu desadostasunik Alderdi Popularrarekin, guztiz kontrakoa. Bi aldeen artean batasunerako eta akordiorako borondatea dago. Konpromioa badago, eta aurrera begira ere luze eta zabal hitz egingo dugu", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea