Politika -

Hauteskunde primarioak

'Denbora espekulatzen ez galtzeko' eskatu dio Lopezek PSE-EEri

Bestalde, Jaurlaritzarekin oso zorrotzak izango direla iragarri du, krisiarekin eta langabeziarekin lotutako gai guztietan.

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia, Jesus Eguigurenen ondoan. Efe.
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia, Jesus Eguigurenen ondoan. Efe.
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia, Jesus Eguigurenen ondoan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etorkizunaren inguruko espekulazioak alde batera utzi eta PSE-EEko buruzagi guztiek herritarren arazoak konpontzen buru-belarri aritu behar dutela esan du Patxi Lopez euskal sozialisten idazkari nagusiak.

Donostian, PSE-EEko Zuzendaritza Batzordean, egin ditu Lopezek adierazpenok. 2014. urtean sozialisten lehentasunak eta estrategia zeintzuk izango diren "eztabaidatu eta erabaki" dute bilera horretan.

Euskal sozialisten liderrak, "Euskadin politika egitea" lehentasun gisa hartzeko eskatu die euskal sozialisten zuzendaritzako kideei.

"Erne egon eta zentzuz jokatu behar dugu guztiok, baita nik ere, jendearen benetako arazoei begiratuta eta etorkizunaren inguruan espekulatzen denborarik galdu gabe", esan du Lopezek, PSOEko hauteskunde primarioei erreferentzia zuzena egin barik.

Krisia eta langabezia

Bestalde, PSE-EEk Jaurlaritzarekin oso zorrotz jokatuko duela iragarri du Lopezek, "Urkulluren Gobernuak krisiari eta langabeziari erantzun egokia eman diezaion".

Euskal sozialisten idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordio ekonomikoa aipatu du, eta aurrekontuak onartu ostean "konpromisoak betetzeko oso zorrotzak" izango direla azpimarratu du. "Ez diogu Jaurlaritzari lo hartzen utziko, herritarrak gaizki pasatzen ari diren bitartean", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea