Politika -

Kataluniako Parlamentua

Pere Navarrok PSCko hiru diputatu kritikoei aktak uzteko eskatu die

Kataluniako sozialisten idazkariak adierazi du parlamentariek bi egun dituztela pentsatzeko eta "ohorearen" bidetik jarraitzeko.

Pere Navarro, PSC alderdiko idazkaria. EFE
Pere Navarro, PSC alderdiko idazkaria.
Pere Navarro, PSC alderdiko idazkaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pere Navarro PSCko idazkariak bere alderdiko hiru diputaturi "onestak" eta "koherenteak" izateko eta aktak uzteko eskatu die. Hiru parlamentari kritikoek boto diziplina hautsi zuten ostegunean Kataluniako Parlamentuan, subiranotasunaren kontsultaren inguruko bozketan.

"Ziur nago hiru alderdikideek euren aktei uko egingo dietela, onestak eta koherenteak izango direla eta Ros jaunak irekitako ohorearen bideari jarraituko diotela", adierazi du Navarrok Madrilen, PSOE alderdiaren Batzorde Federalaren sarreran.

PSC alderdiak hiru diputatu horiek kaleratu beharko ote lituzkeen galdetzean, parlamentariek pentsatzeko eta Angel Ros Lleidako alkateak hasitako bideari jarraitzeko bi egun dituztela adierazi du. Rosek bozketa baino lehen dimisioa aurkeztu zuen, barne diziplina ez hausteko.

Navarrok onartu duenez, PSCk bizi duen barne krisia Kataluniako gizartearen "suminduraren isla" da. Hala ere, gogorarazi du bere alderdiak lehenago ere "momentu oso zailak" bizi izan dituela historian zehar.

PSOEren Batzorde Federalean, Kataluniaren arazoan, borroka ez dela konponbidea defendatuko duela gehitu du PSCko buruak, eta alderdi osoak babesten duen modelo federalaren alde egingo duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea