Politika -

Batzorde Federala

PSOEk azaroan aukeratuko du Espainiako Gobernurako presidentegaia

Carme Chaconek parte hartze zabalagoa nahi zuen primarioetan, baina araudiak ez omen du uzten. Patxi Lopezek, berriz, ez du hautagaiez hitz egin nahi primarioak iritsi arte.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusia. Argazkia: Efe
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusia.
Gobernuko presidentegaia azaroan aukeratuko dute sozialistek

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEren Batzorde Federalak ia aho batez (bi abstentzio izan dira) onartu du 2015eko hauteskunde orokorretarako hautagaia aukeratzeko primarioak azaroan egitea.

Batzorde Federalaren gehiengo zabalak onartu du, beraz, zuzendaritzaren proposamena, eta erkidegoetako hauteskundeetarako primarioak irailean izango dira, eta irekiak izango dira federazioak hala eskatuz gero.

Egutegiaren eta araudiaren xehetasunak bilera amaitu ostean azaldu ditu Oscar Lopez PSOEren antolakuntza idazkariak, prentsaurreko batean.

Rubalcaba

PSOEko buru Alfredo Perez Rubalcabak proposatu du Batzorde Federalean 2015eko udal-hauteskundeetarako eta erkidegoetako hauteskundeetarako primarioak irailean izatea, eta orokorretarako, aldiz, azaroan.

Gobernuko presidentetzarako hauteskundeetarako hautagaia aukeratzeko primario irekiak urrian abiatzea nahi duela adierazi du Rubalcabak. "Prozesua, ziurrenik, azaroaren amaieran bukatuko da".

Batzorde Federalean esan du alderdiko agintariek posible izango dutela egutegia aldatzea edo malgutzea, federazioren batek datak aldatu nahi baditu "bakoitzaren berezitasun politikoen arabera".

Rubalcabak azpimarratu du Espainiaren politika aldatuko duen "erabaki garrantzitsua" izango direla PSOEren primario irekiak. Gainera, gaurko bileratik, sozialistek "indartsuago" eta "batuago" irtengo dutela adierazi du, herritarren konfiantza eta sinesgarritasuna berreskuratu ahal izateko.

Horretaz gain, gaur onartu duten araudiaren arabera, PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaiak militanteen % 5en babesa behar du gutxienez. Horrela, ahalik eta hautagai gehien egotea ahalbidetu nahi dute sozialistek.

PSC

Era berean, PSOEren idazkari nagusiak PSCri babesa emateko eskatu die alderdikideei, Kataluniaren egoera "oso zaila" delako eta "okerrera" egin dezakeelako.

PSOEren bileran, ateak itxita, Kataluniaren gaia jorratu du Rubalcabak, eta sozialista "guztien" ardura dela azpimarratu du.

Lopezek ez du hautagaiez hitz egin nahi

Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiak politika egiteko deia egin dio PSOEri, eta primarioak iritsi arte hautagaiez ez hitz egitea eskatu du.

Lopezek PSOEren Batzorde Federalaren bilerara iritsi denean azaldu duenez, gaurko bileran hartuko diren erabakiak (primarioen data eta prozesua) adostasun zabalez hartuko dituzte.

"Hortik aurrera, denek dakite zer egin behar dute. Nahikoa arazo ditu gure herriak etengabe gure buruaz hitz egiten aritzeko", gaineratu du.

Primarioetan hautagai izango ote den galdetuta, "azarotik aurrera" jakingo dela iragarri du.

Chaconek parte hartze handiagoa nahi du

Bestalde, Carme Chacon ministro ohiak kritikatu du PSOEren zuzendaritzak primarioetarako onartuko duen araudiak parte hartze handiagoa galarazten duela, eta alderdiaren sinesgarritasuna jokoan dagoela azpimarratu du.

"Gure sinesgarritasuna kolokan dago", gaineratu du, alderdikideei berme demokratiko guztiak eta parte hartzea sustatzeko neurriak eskatzen zizkien bitartean.

Gainera, bi urtez primarioetarako araudia idazten aritu ostean, orain Batzorde Federalak "bi ordu eskasetan" onartzea gaitzetsi du.

Katalunia eta PSC

Era berean, Kataluniaren egoeraz ere hitz egingo dute gaurko bileran, bertako Parlamentuak Kontsultak egiteko eskumena eskatu eta PSCko parlamentari batzuk, alderdiaren irizpidearen kontra, alde bozkatu ostean. Pere Navarro buru duen alderdiak diputatu kargua uzteko exijitu die parlamentari horiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea