Politika -

ETA-ren amaiera

Lopezek espetxe politika aldatzea eskatu dio Espainiako Gobernuari

ETA dagoeneko menperatuta dagoela "behingoz" sinisteko deia egin dio PSE-EEko idazkari nagusiak.

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. EiTB
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. EiTB
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak euskal erakundeekin eta alderdiekin adostasuna bilatzeko eta espetxe politika aldatzeko eskatu dio gaur Espainiako Gobernuari.

Euskal sozialistek Bilbon duten egoitzan eskainitako prentsaurreko batean, ETA dagoeneko menperatuta dagoela eta hori ordainik eman gabe lortu dela "behingoz" sinisteko deia egin dio.

Lopezek "terrorismoaren amaieraren kudeaketa zentzuduna eta estatu ikuspegia erabiliz" egitea aldarrikatu du, ETAren "azken hondarrekin bukatzeko", baina "Batasunekoen biktimismoa indartu gabe".

PSE-EEko idazkari nagusia EAJri ere zuzendu zaio, eta ezker abertzalearen aurrean balio demokratikoen defentsa "irmoa" egiteko deia egin dio. Halaber, Iñigo Urkullu lehendakariak "bizikidetza sustatzeko benetako politika bat gidatu" beharko lukeela iritzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea