Politika -

Kataluniako Parlamentua

PSCko kritikoek ez dute aurreratu zer bozkatuko duten osoko bilkuran

Kongresuari erreferenduma deitzeko eskumena eskatzeko proposamena onartuko dute ostegun honetan, CiU, ERC eta ICV-EuiA alderdien baiezkoekin. Kontra egingo dute PPCk, Ciutadans-ek eta PSCk.

Angel Ros Lleidako alkateak Kataluniako Parlamentuko eserlekua utzi du. EFE
Angel Ros Lleidako alkateak Kataluniako Parlamentuko eserlekua utzi du.
Kataluniak erreferenduma egiteko eskumena eskatuko dio Gobernuari

0:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan Ignasi Elena, Rocio Martinez-Sampere eta Marina Geli PSCko diputatuek ez dute aurreratu zer bozkatuko duten ostegun honetan Kataluniako Parlamentuak egingo duen osoko bilkuran. Bertan, Kongresuari erreferenduma deitzeko eskumena eskatzeko proposamena eztabaidatuko dute.

CiU, ERC eta ICV-EuiA alderdiek baiezkoa botoa emango dute, eta PPCk, Ciutadans-ek eta PSCk, berriz, kontrakoa. Kataluniako sozialisten baitan, ordea, hainbat lagunek ez dute erabaki horrekin bat egiten.

Hala, Elenak, Samperek eta Gelik, Xavier Sabaté eta Angel Ros PSCko diputatuekin batera, bilera egin dute Bartzelonako jatetxe batean, PSCko zuzendaritzarekin dituzten desadostasunak jorratzeko. Hala ere, PSCko kritikoek ez dute jarrera bateratu bat adostea lortu.

Bilera horretara sartu aurretik Angel Ros Lleidako alkateak aurreratu du Parlamentuko eserlekua utziko zuela eta, ondorioz, ez du bozkatuko biharko saioan.

''Koherentziagatik'' egin dio uko eserlekuari, Rosek berak azaldu duenez. ''Zuzendaritzaren erabakia errespetatzen dut, baina ez nago ados; Badakigu ez dela inora iritsiko, baiona balio sinbolikoa du'', gaineratu du.

Sacatek, berriz, PSCren boto diziplinarekin bat egin eta ezezkoa emango du.

Elenak, bestalde, bere pentsamoldearekin koherente izango dela esan du, baina erabaki hori bozketan bertan jakingo dela azpimarratu du (litekeena da baiezkoaren edo abstentzioaren alde egitea).

Gelik boto askatasuna eskatu izan dio behin baino gehiagotan alderdiari, baina ez du argitu bihar zer egingo duen.

Nurua Ventura ere badago PSCko kritikoen artean, baian ez da bileran egon eta ez du aurreratu zein jarrera izango duen.

2013ko urtarrilaren 23ko saioan, Kataluniako Parlamentuan subiranotasun adierazpena bozkatu zutenean, PSCk kontrako jarrera agertu zuen, baina Kataluniako sozialisten bost kide hauek ez zuten botorik eman.

PSCko gazteek abstentzioaren alde egin dute

PSCko gazteen Bartzelonako taldeak abstentzioa eskatzeko oharra kaleratu dute eta, bertan, boto diziplinarekin bat egiten ez duten kideei zigorrik ez ezartzea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea