Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Alonso: 'Manifestazioak ez du baldintzatuko Rajoy-Urkullu bilera'
PPren eta EAJren arteko harremana "adeitsua" dela adierazi du Alderdi Popularrak Kongresuan duten bozeramaileak.
Erredakzioa
Alfonso Alonso PPk Diputatuen Kongresuan duen bozeramailearen esanetan, "azken gertakariek", larunbateko manifestazioak, kasu, "ez dute baldintzatuko" Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak egingo duten bilera.
"Boulevard" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketa batean, baina, oraindik ere bilera hori egiteko datarik ez dagoela aitortu du Alonsok.
Horren hitzetan, EAJren eta PPren arteko harremana "adeitsua" dela adierazi du Kongresuko popularren bozeramaileak, bi alderdien arteko alde "naturalak" alde. Halaber, "Espainiako Gobernuko presidentearen eta lehendakariaren arteko harremana zaintzen" saiatu direla nabarmendu du.
"Horrenbestez, [bi agintariak] batzartzea ez da berritasun bat, gehiagotan elkartu baitira. Normala da noizbehinka biltzea. Noiz ez dakit, baina azken gertakariek ez dute [bilera] baldintzatuko", esan du.