Politika -
AEBra bidaia
Espetxe politika aldatzeko 'asmorik' ez daukala esan du Rajoyk
Horren harian, sakabanatze politikarekin jarraituko duela baieztatu du Rajoyk kazetariekin izan duen solasaldian, eta gaixo dauden presoak ez dituela aske utziko gaineratu du.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako presidenteak ez du espetxe politika aldatzeko “inolako asmorik”, AEBra egindako bidaia ofizialaren amaieran iragarri duenez. Horren harian, sakabanatze politikarekin jarraitzeko asmoa duela baieztatu du Rajoyk kazetariekin izan duen solasaldi batean, eta gaixo dauden presoak ez dituela aske utziko gaineratu du.
Oraingoz Iñigo Urkullu lehendakariarekin bilera egiteko egun zehatzik ez dagoela adierazi die Rajoyk kazetariei.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea