Politika -

Bilboko manifestazioa

Sorturi 'estaldura' ematea egotzi dio Blancok lehendakariari

Iñigo Urkulluk "azalpenak" eman behar dituela uste du Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak.

Maria del Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea. EiTB
Maria del Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea. EiTB
Maria del Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria del Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak azalpenak eskatu dizkio gaur Iñigo Urkullu lehendakariari, Bilboko manifestazioan ezker abertzaleari "estaldura" eman diolakoan.

TVEn egindako adierazpenetan, manifestazioan "bizitzeko eskubidea urratu duten hainbat pertsonak" hartu zutela parte esan du Blancok. Horregatik, batasunerako deia egin die terrorismoaren biktimen elkarteei, "bide legaletatik inpunitatearen aurka borroka egiteko".

Horren esanetan, EAJk "joko bikoitza" egiten du, "biktimen alde dagoelako, baina, aldi berean, ez dagoelako ezker abertzalearen aurka".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea