Politika -

Manifestazioa Bilbon

Urquijo: 'EAJk ETAren beso politikoa babestea akats handia da'

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren iritzian, alderdi jeltzaleak hauteskundeen emaitzen beldur" deitu zuen manifestazioa.

Carlos Urquijo, artxibozko irudi batean. EFE
Carlos Urquijo
Carlos Urquijo, artxibozko irudi batean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen ordezkariaren esanetan, EAJk larunbateko manifestazioa "ETAren beso politikoa"rekin batera (Sorturi erreferentzia eginez) deitzea 'akats handia' izan zen.

Forum Europa-Tribuna Euskadin egindako gosari informatibo batean adierazi duenez, Andoni Ortuzarrek zuzentzen duen alderdia "demokratak hiltzea babesten dutenekin batera izan zen manifestazioan". Alderdi Popularreko ordezkariaren iritzian, deialdi bateratua EAJren "ibilbide okerrean beste pauso bat baino ez da, hauteskunde emaitzen beldur hartutakoa"; izan ere, Urquijoren hitzetan, "hauteskundeei begira, ezker abertzaleagatik mehatxatuta sentitu den guztietan erradikalen eskuetan jausi da EAJ".

Hitzaldian nabarmendu duenez, legeak betetzea "aukera politikoaren eta ustezko bake-prozesuen gainetik" dago. Horren ildotik, Alderdi Popularraren Gobernuak, ETA garaitu eta "haren proiektu politiko totalitarioa baztertu arte", lanean jarraituko duela azpimarratu du.

Urquijoren esanetan, "EPPKren agiria bezalako garrantzirik gabeko amuek edo Durangoko hiltegiaren argazki iraingarriek ez dute Gobernuaren asmoa inola ere aldaraziko. Gobernuak ETA guztiz eta baldintzarik gabe garaitzea du helburu". Harago ere joan da Gobernu ordezkaria; izan ere, horren ustez, "Espainia, gainzama ekonomikoa izan barik, aukera gabe itoko ginatekeen salbamendua da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea