Politika -

Manifestazioa Bilbon

Morenoren kontra kereila aurkeztea aztertzen ari dira biktimak

AVTk dagoeneko "neurriak" eskatu ditu "manifestazioan gertatutakoagatik", eta epailea kritikatu du, "isila izan behar zela sinetsi zuen bakarra" izan zelako.

Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidentea. Argazkia: EiTB
Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidentea.
Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidentea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dignidad y Justiciak gogor salatu du Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epailearen jarrera, eta bere kontra kereila aurkeztea aztertzen ari da, Bilbon alderdi eta sindikatu abertzaleek deitutako manifestazioa baimenduz prebarikatu egin zuelakoan.

Bihartik aurrera, Dignidad y Justiciak sakonean aztertuko omen du manifestazio deialdiak Eloy Velasco epailearen autoa, Tantaz Tanta ekimenak antolatutako manifestazioa debekatzearena, urratu ote duen argitzeko.

Daniel Portero Dignidad y Justiciaren presidenteak gogor kritikatu du Ismael Moreno epailearen jokabidea, "legez kanpoko" manifestazio bat baimendu zuela iritzita.

Porteroren esanetan, Morenoren baimenak "kutsu erabat politikoa" zuen, "epaile eta fiskal beldurtiek errealitate judiziala errespetatzen ez duten erabaki judizialak" hartzen dituzte.

AVTk "neurriak" eskatu ditu

Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidenteak "neurriak" eskatu ditu Bilbon egindako manifestazioan "gertatutakoagatik", eta Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileren kontra jo du, "bera izan baita manifestazio isila izan behar zela sinetsi zuen bakarra".

100.000 pertsonatik gora bildu zituen atzoko manifestazioak, eta presoen eskubideen eta amnistiaren aldeko aldarriak entzun ziren, nahiz eta ekitaldiak isila izan behar zuela adostu deitzaileek.

Pedrazak Europa Pressi azaldu dionez, "epaileak izan ezik, beste guztiek bagenekien zer izan behar zen". "Ez dut ulertzen ze irizpiderekin baimendu duten deialdia eta espero dut neurriak hartuko dituztela gertatutakoagatik. Denok genekien pertsona berdinak zeudela deialdiaren atzean, baina geroz eta gauza harrigarriagoak ikusten ari gara", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea