Politika -

Polizia operazioa

Atxilotuek uko egin diote Guardia Zibilaren aurrean deklaratzeari

Antza denez, astelehenean eramango dituzte zortzi atxilotuak Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrera.

Euskal presoen bitartekarien kontrako polizia operazioa. Argazkia: EiTB
Euskal presoen bitartekarien kontrako polizia operazioa. Argazkia: EiTB
Euskal presoen bitartekarien kontrako polizia operazioa. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetan EPPKren bitarkerien kontrako polizia operazioan atxilotutako 8 lagunek uko egin diote Guardia Zibilaren aurrean deklaratzeari. Gaur goizean galdeketa egin behar zieten, baina ez dute deklaratu nahi izan, eta epailearen aurretik igaro bitartean Tres Cantoseko (Madril) Guardia Zibilaren kuartelean jarraituko dute.

Atxiloaldi komunikatuan daudenez, atxilotuek horien konfiantzazko abokatuekin egon ahal izan dute.

Haizea Ziluaga eta Ainhoa Baglietto defentsa abokatuek azaldu dutenez, atxilotuek "tratu egokia" jaso dute.

Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Egoitz Lopez de la Calle, Aitziber Sagarminaga, Jose Luis Campos, Aintzane Orkolaga, Jose Miguel Almandoz eta Asier Aranguren atxilotuak astelehenera arte Guardia Zibilaren zaintzapean egongo dira, eta astelehenean Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea