Politika -

Mobilizazioa

Eusko Jaurlaritza: 'Debekua oso larria eta ulertezina da'

Mariano Rajoyren Gobernua pozik agertu da Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak Bilboko mobilizazioa debekatu izanaz.

Josu Erkoreka, kazetarien aurrean. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka
Eusko Jaurlaritzaren ustez, erabakia 'larria eta ulertezina' da

0:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, presoen aldeko biharko mobilizazioa debekatzeko erabakia "oso larria eta ulertezina da". "Ez du isilduko gehiengoak egiten duen eskaera", esan du eta “zentzuz eta arduraz” jokatzeko eskaera luzatu die erakundeei, alderdi politikoei, herritarrei eta manifestazioa deitu dutenei.

Bilbon kazetariei egindako adierazpenetan, manifestazioa debekatzeko erabakia “oso larritzat” jo du Erkorekak. Adierazi duenez, “Eloy Velasco epaileak hartutako erabakia ulertezina da euskal gizartearentzat”.

“Urtero ikusi ahal izan dugu nola egin diren hau bezalako mobilizazioak, baita ETA indarrean zegoen ere. Ez zen inongo oztoporik, zailtasunik, debeku administratiborik edo judizialik jartzen”, gaineratu du.

Aldeei arduraz jokatzeko eskaera ere egin du. “Zentzuz eta arduraz” jokatzeko eskaera luzatu die erakundeei, alderdi politikoei, herritarrei eta manifestazioa deitu dutenei.

"Manifestazioa debekatzeko erabakiak ez du isilduko espetxe politika berri eta ezberdina ekarriko duen bakerako estatu-politika baten aldeko aldarrikapena”, amaitu du.

Mariano Rajoyren Gobernua pozik

Mariano Rajoyren Gobernua pozik agertu da Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak Bilboko mobilizazioa debekatu izanaz. Gobernuko iturrien arabera, “hori zen Exekutiboaren jarrera”.

Velasco epaileak hartutako erabakiari errespetua agertu dio Espainiako Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea