Politika -

Polizia operazioa

Donostiako Bilduk, EAJk eta PSE-EEk bat egin dute atxiloketen inguruan

Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordearen aburuz, atzokoa bezalako polizia operazioak "Euskadiren egungo testuinguru politikoarentzat oztopo dira". Alderdi Popularrak ez du batzordean parte hartu.

EAEn eta Nafarroan egindako polizia operazioa
Presoen abokatuak atxiloketa
EAEn eta Nafarroan egindako polizia operazioa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udaleko Bildu, EAJ eta PSE-EE udal taldeek adierazpen instituzionala onartu dute atzo Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan egindako polizia operazioaren inguruan. Bertan jasotzen denez, “operazioa Euskadiren egungo testuinguru politikoarentzat oztopoa da”.

Bozeramileen Batzordearen aburuz, Alderdi Popularrak ez du horretan parte hartu, “zortzi atxilotu, horietatik hiru donostiarrak, izan dituen polizia operazioa oztopoa da bakea eraikitzeko prozesua eta elkarbizitza demokratikoa sendotzeko zabalduta dagoen itxaropenean”.

“Euskal herritar guztien giza eskubideak, eskubide zibilak eta eskubide politikoak errespetatzeko” eskatzen du testuak. “Prozeduraren berehalako ebazpen judiziala” ere eskatu dute adierazpenean, “orain atxilotuta dauden pertsonen urraketa ekiditeko”.

Donostiako Udaleko Bozeramaileek batzordeak donostiarrei eta euskal gizarteari “herritar guztien eskubide guztien defentsaren alde lan egiteko” eskaera luzatu die. “Are gehiago egungo egoera politikoan, bakea eraikitzeko eta sendotzeko lan egin behar dugunean”, gaineratu dute hiru alderdiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea