Politika -
Diputatuen Kongresuan
Azalpenak emateko eskatu dio EAJk Barne ministroari
Fernandez Diazek Kongresuan azalpenak ematea nahi dute jeltzaleek. EAJren hitzetan, polizia-operazioaren "zentzua, interesa eta inguruabarrak" azaldu behar ditu ministroak.
Erredakzioa
Kongresuko Barne Batzordearen "premiazko" bilera eskatu du gaur EAJk, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Guardia Zibilaren operazioaren inguruan azalpenak emateko. Operazioan presoen zenbait abokatu atxilotu zituzten.
EAJren ahotan, polizia-operazioaren "zentzua, interesa eta inguruabarrak" azaldu behar ditu ministroak. Operazioa "susmagarria eta oportunista" dela salatu zuten jeltzaleek atzo. "Probokazio politiko bat" izan daitekeela uste dute.
Fernandez Diazen agerraldia eskatzeko CiUren babesa du EAJk. Era berean, UPyDk Barne ministroaren agerraldia eskatu du, baina operazioaren albistea zabaltzeko garaian egindako "okerra" azaltzeko.