Politika -
Polizia-operazioa
Tantaz Tantak 'erantzun indartsua' emateko deia egin du
Larunbateko martxa deitu duen plataformak Espainiako Gobernuaren jarrera "bortitza eta probokatzailea" dela salatu du.
Erredakzioa
Tantaz Tanta plataformak, larunbat honetako manifestazioaren deitzaileak, atzoko atxiloketen aurrean "erantzun indartsua" ematea eskatu du gaur.
Halaber, Espainiako Gobernuaren jarrera "bortitza eta probokatzailea" dela eta, "gatazka eragiten duen auzia" gaur egun "sakabanaketa" den honetan, atxiloketen helburua "arreta desbideratzea" izan dela salatu du.
"Ez da atxiloketak egiteko garaia, konponbideak bultzatzeko garaia baizik", aldarrikatu dute Susana Velez eta Amets Martinez bozeramaileek, Bilboko Udaletxearen eskaileretan eskainitako prentsaurreko batean.
"Zer egin ez dakitela, gizarteak bakerako pausoak eman nahi dituen honetan, gobernuek gerra irudiak erakutsi nahi dizkiote. Baina larunbatean erantzun indartsua emango diegu, inoiz baino handiagoa". Izan ere, "presoak Euskal Herrira ekarri behar dituzte", nabarmendu dute.