Politika -

Polizia-operazioa

Ministerioak dio presoak kontrolpean izateko arloa desegin dutela

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak adierazi duenez, ETAk abokatu horiek erabiltzen zituen preso dauden kideak kontrolpean izateko.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa. Argazkia: Efe
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa.
Jorge Fernandez: 'Presoak kontrolatzen zituen taldea desegin dute'

0:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak azpimarratu du ETAren 'kartzeletako frontea' desegin dutela gaurko polizia-operazioarekin, eta erakunde armatuak ustez presoak kontrolatzeko erabiltzen zituen zortzi abokatuak atxilotu dituztela.

"Beste pauso bat eman dugu ETA desegiteko Zuzenbide Estatua egiten ari den borrokan", gaineratu du Fernandez Diazek, oraingoz zortzi lagun atxilotu dituztela azaldu aurretik.

Bestalde, Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri Gaietarako ministroak esan du Herriraren kontra egindako operazioaren jarraipena dela gaurkoa, eta agerian uzten duela Madrilek "ez duela negoziatu eta ez duela negoziatuko" ETArekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea