Politika -

Kataluniako Parlamentua

Kataluniak hilaren 16an onartuko du kontsultaren eskumena eskatzea

Kontsulta izango da Parlamentuko eztabaidagai bakarra, eta orduan onartuko dute (CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUPen babesarekin) Diputatuen Kongresuari erreferendumak egiteko eskumena eskatzea.

Kataluniako Parlamentua. Argazkia: EiTB
Kataluniako Parlamentua.
Kataluniako Parlamentua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak eta Mahaiak kontsultaren inguruko eztabaida urtarrilaren 16an egitea onartu du. Kontsulta izango dute eztabaidagai bakarra, eta orduan onartuko dute (CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUPen babesarekin) Diputatuen Kongresuari erreferendumak egiteko eskumena eskatzea.

Kontsulta babesten duten alderdiek eskatuta egingo da osoko bilkura, hain zuzen ere, Konstituzioaren 150.2 artikuluak aitortzen dituen eskumenak, erreferendumei buruzkoak, Generalitateari emateko eskaria egin nahi baitute.

Alderdiek eta Artur Mas presidenteak 2014ko kontsulta egiteko adostu zuten ibilbide orrian jasotako pausoetako bat da hori.

PPCk, Ciutadansek eta PSCk gogor kritikatu dute kontsultaren inguruko bilkura bat egiteko adostasuna lortu izana, baina ekonomia suspertzeko gaien inguruko saio bat egiteko gai ez izatea.

Osoko bilkura urtarrilaren 16an izango da, 11:00etatik aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Kataluniako azken ordukoa Politika albisteak Espainia argazkiak Kataluniako prozesua zuzenean