Politika -
Bake prozesua
Bilera bat izateko prest dagoela esan dio Rajoyk Urkulluri
Elkarbizitza politiken eta presoen egoeraren inguruan hitz egiteko bilera bat eskatu zion lehendakariak Gobernuko presidenteari. Hala ere, bileraren data ez dute oraindik zehaztu.
Erredakzioa
Bilera bat izateko prest dagoela esan dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Iñigo Urkullu lehendakariari. Elkarbizitza politiken eta presoen egoeraren inguruan hitz egiteko bilera bat eskatu zion lehendakariak Rajoyri.
Hala ere, bi agintarien arteko bileraren data ez dute oraindik zehaztu, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakitera eman dutenez.
Besteak beste, presoen egoera aztertzeko bilera bat eskatu zion Urkulluk Rajoyri, abenduaren 30ean lehendakariak berak iragarri zuenez.
Gainera, Jaurlaritzaren 'Bake eta Elkarbizitzarako Plana'ren behin betiko bertsioa Gobernuko presidenteari azaltzeko bilera aprobetxatuko du lehendakariak.
Bilera egiteko "borondatea" azaldu dio Rajoyk Urkulluri, baina oraindik ez du datarik proposatu.