Politika -

Bakegintza

'ETAren desarmea bideratzeko protokoloa abiatu behar du Gobernuak'

Autogobernua "eguneratzeko" ahalik eta adostasun handiena" bilatuko dutela adierazi du, baina adostasun handirik ez bada, "gehiengo demokratikoen bidea" hartuko duela aurreratu du.

Joseba Egibar, EAJko legebiltzarkidea. Efe.
Joseba Egibar, EAJko legebiltzarkidea. Efe.
Joseba Egibar, EAJko legebiltzarkidea. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJko legebiltzarkide eta GBBko presidenteak esan du Mariano Rajoyren Gobernuak "protokolo bat abian jarri beharko lukeela, zuzenekoa ala zeharkakoa, ETAk, desagerpena iragarri aurretik, armak entregatu ahal izateko". Egibarren ustez, "Gobernuak bide hori hartzen ez badu, beste norbaitek egin beharko du".

Deia egunkarian egindako elkarrizketan, Egibar Urkullu lehendakariak Rajoyri presoez eta bakegintzaz hitz egiteko eskatutako bileraz aritu da. GBBko presidenteak dioenez, Urkulluk "ez du bakarrik deia egin eta erantzuteko eskatu; horren aurretik,  kartzela politika berriaren nondik norakoak zehazten dituen dokumentua bidali du".

"Xehetasunetan sartu barik, Espainiako Gobernuko presidenteak aspalditik du dokumentu horren berri. Beti baldintzaren bat jartzen du: desegitea, desagertzea... baina ETA desagertu aurretik armak eman behar badituzte, Gobernuak protokoloren bat abian jarri beharko luke, zuzena ala zeharkakoa. Zeri itxaroten ari dira?" galdetu dio Rajoyren Exekutiboari.

Horren harian, PPko Gobernuak protokoloa abian jartzen ez badu, "beste norbaitek" egin beharko lukeela dio Egibarrek: "erakunderen batek, Euskal Herrikoa edo beste nonbaitekoa, baina norbaitek egin beharko du". "Foro Soziala ere ildo horretatik lanean dabil", azpimarratu du.

Urtarrilaren 11ko presoen martxa

Hurrengo larunbatean, urtarrilaren 11n, presoen alde Bilbon egingo duten martxari dagokionez, Egibarrek esan du "Casillatik udaletxera distantzia fisikoa" dagoela, "baina ezker abertzaleak beste martxa bat egin behar du: 'Ez, ez, ez, amnistia ez da negoziatzen' eta 'Autodeterminazio eskubidearekin denak aterako zarete' leloetatik, kartzelara eraman dituen estretagiari uko egin eta banakako irtenbideen alde egitera doana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea