Politika -

Agerraldia

Pedraz epaileak Durangoko agerraldia baimendu du

Terrorismoaren goratzerik ez du atzeman, baina Ertzaintzari eskatu dio ekitaldia zaintzeko, delituzkoa izan litekeen edozein ekintza saihesteko.

Auzitegi Nazionala.
Auzitegi Nazionala.
Auzitegi Nazionala.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak ezezkoa eman dio, Fiskaltzak eskatu bezala, Dignidad y Justicia elkartearen eskaerari, eta Durangon deituta dagoen agerraldia egin ahal izango dute. Bertan, Parot Doktrinaren indargabetzearen ondoren kartzelatik atera diren ETAren preso ohiek hartuko dute parte.

Autoan, dena den, Pedrazek agindu die Ertzaintzari eta Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzari ekitaldia zaintzeko, delituzkoa izan litekeen edozein ekintza saihesteko, “"proportzionaltasuneko printzipioaren arloaren barnean, eta manifestazioren eta bileraren eskubidea erabat errespetatuz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea