Politika -

Galdeketa

Artur Masek 'gatazka demokratiko handi' bat proposatu du 2014rako

Kataluniako presidenteak iragarri duenez, datorren urtea "historia, pertsonak eta sustraiak oroitzeko urtea izango da; baina bereziki etorkizuna erabaki eta aukera berriak zabaltzeko urtea".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Generalitatearen presidenteak 'gatazka demokratiko handi' bat proposatu du 2014rako, eta Gobernu zentralari azaroaren 9an egiteko alderdien gehiengoek adostu duten autodeterminazioaren inguruko galdeketan kolabora dezala eskatu dio.

Urtea "historia, pertsonak eta sustraiak oroitzeko urtea izango da; baina bereziki etorkizuna erabaki eta aukera berriak zabaltzeko urtea", esan du Masek, Espainiari kolaborazioa eskatu ostean, eta Espainiarekiko harremanak zelangoak izan behar diren adostasunik ez dagoela aitortu eta gero.

"Arin esanda, herri kataluniarrak gobernatzea nahiago du, gobernatua izan baino; eta herriak bat eginda duen Europa, indartsuago, federalago batean egin (gobernatu) nahi du Kataluniak".

Masen esanetan, 2014ean Bartzelonak Sezesio-gerra galdu zuenetik 300 urte beteko dira (erakundeak ere desagertu ziren). Gainera, kataluniarrak "mirari" bat ere ospatuko dute datorren urtean, galduta zegoen herri batek, bizirik jarraitu eta etorkizuna aukeratu nahi du orain.

"Inoiz baino indar gehiagorekin proposatu dute gatazka demokratiko handi bat egitea, eta bide baketsuen bidez", esan du Masek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea