Politika -

EPPK

Barcinaren ustez presoen adierazpenak 'ez du ezer berri'

"Armak uztea eta amore ematea" eskatu die Nafarroako presidenteak ETAri eta haren "gertukoei".

Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EiTB
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EiTB
Ekonomiaren suspertzea eta enplegua sortzea Barcinaren helburuak

1:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentearen ustez presoen (EPPK) adierazpenak "ez du ezer berri" eta "armak uztea eta amore ematea" eskatu die Nafarroako presidenteak ETAri eta haren "gertukoei".

"Estatuko Segurtasun Indarrei, sortutako lege demokratikoei eta gehiengoa duten alderdi politikoen bateratasunari esker, ikuspegi polizialetik, ETAk galdu egin du", esan du Barcinak.

Nafarroako presidentearen aburuz, ETAk "protagonismoa bilatu du etengabe" eta presoen azken adierazpena "eztabaida bideratzeko, protagonismoa bilatzeko eta gizarteak biktimak eta hiltzaileak berdintzeko estrategiaren parte da".

"Elkarlanean aritu nahi badute biktimei barkamena eskatzeko garaiz daude", azaldu du Barcinak eta Nafarroan "oraindik argitu gabeko" 13 atentatu daudela gogoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea