Politika -

Kataluniako galdeketa

Rajoy: 'Galdeketa ez da egingo, Konstituzioaren aurka doalako'

Kataluniako herri-galdeketak “ezinegona eta zatiketa” eragiten dituela azpimarratu du Mariano Rajoyk.

Artur Mas eta Mariano Rajoy
Artur Mas eta Mariano Rajoy
Artur Mas eta Mariano Rajoy

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako herri-galdeketa egitea ezinezkoa dela berretsi du gaur Espainiako presidenteak. Ekimen horrek “ezinegona eta zatiketa” eragiten dituela azpimarratu du Mariano Rajoyk.

“Galdeketa Konstituzioaren aurkakoa da eta, horrenbestez, ezin da egin. Batzuk proposatu dutena kalte handia ekarriko luke Espainiarentzat eta, batez ere, Kataluniarentzat”, nabarmendu du 2013. urteko balantzea egiteko agerraldian.

Horren harian, egungo “bizikidetza eredua” defendatzeko “atsedenik gabe” lan egingo duela iragarri du.

“Ahalegin guztiak egingo ditut galdeketa horrek Kataluniako herritarrei eta gainerako espainiarrei kalte ez egiteko”, esan du.

Generalitateko presidenteari mezua bota dio Rajoyk, eta “espainiar guztiena” den “burujabetza nazionala” bere ez egiteko eskatu dio Artur Masi.

Pertsona “guztiekin” hitz egiteko prest agertu da Rajoy, “beti egin dudan bezala”, baina egitea ezinezkoa den zerbait egiteko ez eskatzeko igorri dio Kataluniako presidenteari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Politika Rajoy berriak Kataluniaren independentzia Espainiako Gobernua argazkiak Espainia Epaiketak albisteak Artur Mas albisteak