Politika -

Kataluniako kontsulta

Katalunia independentea EBtik kanpo geratuko dela aitortu du Masek

Nolanahi ere, Europar Batasunean berriz sartzea eskatuko dutela esan du Generalitateko presidenteak.

Artur Mas Generalitateko presidentea. EFE
Artur Mas Generalitateko presidentea. EFE
Artur Mas Generalitateko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak aitortu egin du Katalunia independentea Europar Batasunetik (EB) kanpo geratuko litzatekeela hasiera batean.

"Ez eurotik, baizik eta Batasunetik. Trantsizio erregimen bat bilatu beharko genuke kanporatzea saihesteko. Dena dela, berriz sartzea eskatuko dugu", azaldu du, Italiako La Repubblica egunkarian egindako elkarrizketa batean. Izan ere, Masen esanetan, euroan, Europar Batasunean, Schengen espazioan eta NATOn egon nahi dute.

Presidenteak aitortu egin du Europan ez daudela oso pozik kontsultarekin, eta jasotzen ari diren presioak oso gogorrak izaten ari direla: "Estatu subiranoek ez dute arazorik nahi".

Espainiako Gobernuak kontsulta galaraziko balu, alternatiba hauteskundeak aurreratzea izango litzatekeela azaldu du Masek. Horrela, "erreferenduma egin egingo da, eta kataluniarrek irabaziko dute".

Masen esanetan, gehienez beste agintaldi bat egongo da agintean, bizitza pribatua berreskuratu nahi duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea