Politika -
Batzordea
UPyD: 'Nazionalismoaren gezurrekin amaitzeko joango gara'
Gorka Maneirok adierazi du EAJk proposatu duen euskal autogobernuaren eguneraketak ez duela "hiritarren bizitza hobetu nahi, independentziara aurrera egitea" baizik.
Gorka Maneiro UPyDren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi du EAJk proposatu duen euskal autogobernuaren egunetarako batzordean izango dela "euskal nazionalismoaren gezurrekin amaitzeko", tartean erabakitzeko eskubidea, eta Estatu federala, simetrikoa eta kooperatiboa defendatzeko.
Gasteizko Legebiltzarrean, Maneirok esan du EAJ beti doala "esaten duena baina harago" eta autogobernua berritzeko erregistratu duen proposamenak ez duela "hiritarren bizitza hobetu nahi, independentziara aurrera egitea" baizik.
"EAEko hauteskundeei begira, Ibarretxe Planaren bertsio berri bat aurkeztuko digute, EH Bilduren eta beste alderdi eta agente sozialen eskutik", azaldu du UPyDko legebiltzarkideak.
Horrela, bere ustez, EAJren proposamenak "euskal gizartea zatitzea eta Espainia apurtzea" du helburu eta UPyDk batzordean parte hartuko duela aurreratu du azkenean martxan jartzen bada, "euskal nazionalismoaren gezurrekin amaitzeko" eta "Estatu federala, simetrikoa eta kooperatiboa" defendatzeko, hiritarren arteko berdintasuna bermatzeko.
Maneirok uste du "Euskadik behar duena" ez dela nazionalismo gehiago, "nazionalismo gutxiago baizik" eta baita "demokrazia eta berdintasun gehiago", "Espainiaren eta Europaren baitan".