Politika -

Katalunia

PPCk Aurrekontuen aurka egin eta horien onarpena hilabete atzeratu du

Proiektu horretan galdeketa egiteko 5,75 milioi euroko partida jaso dutela salatu du Alderdi Popularrak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako PPk (PPC) Generalitatearen Aurrekontu proiektuaren aurka egin du gaur goizean, Estatutuen Bermeen Kontseiluan. Ondorioz, gutxienez hilabete atzeratu dute Aurrekontuen onarpena.

Hain zuzen ere, Aurrekontuetan galdeketa independentista egiteko 5,75 milioi euro bideratu dituztelako aurkeztu du PPk inpugnazioa.

"Aurrekontu hauek tranpa dira, iruzurra ezkutatzen dute, eta legez kanpokoa den autodeterminazio erreferenduma ordaintzeko diru-publikoa bideratu nahi dute", azaldu du PPCk, astearte honetan egindako agerraldi batean.

Alderdi Popularrak iragarpena egin baino ordu batzuk lehenago, Francesc Homs Generalitateko bozeramaileak Aurrekontuak Estatutuaren eta Konstituzioaren ikuspuntutik "garbiak" direla nabarmendu zuen.

Rajoyk ez du baztertu Masekin biltzea

Bestalde, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ez du baztertu Artur Mas Kataluniako presidentearekin biltzea, baina, edonola ere, ez du galdeketaren ezezkoaren inguruko jarrera aldatzeko asmorik.

Astelehenean bertan, Masek biltzea eskatu zion Rajoyri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea