Politika -
Galdeketa Katalunian
Artur Mas: 'Pertsona gisa baietz esango diot bi ataleko galdera horri'
"Presidenteak duela bi urte egindako gauza bera egingo du", Kataluniako herrietan egindako galdeketetan. Masek Bartzelonako hirian egindako kontsultan parte hartu zuen.
Erredakzioa
"Pertsona gisa" lehen eta bigarren galderei baietz erantzungo liekeela adierazi du gaur Artur Mas Kataluniako presidenteak, baina presidente bezala eztabaida horretan sartu nahi ez duela erantsi du, bere lehentasuna kontsulta egitea delako.
"Pertsona gisa baiezko botoa emango dut bi ataleko galdera horretan", erantzun du TV3 telebistan egindako elkarrizketan.
"Presidenteak duela bi urte egindako gauza bera egingo du", Kataluniako herrietan egindako galdeketetan. Masek Bartzelonan egindako kontsultan parte hartu zuen.
Rajoyrekin bilera
"Datozen egunetan" Mariano Rajoyri bilera bat eskatuko diola azaldu du Masek. Galdeketa batean "bozkatu daitekeela" buruan sartu nahi dio Masek Espainiako presidenteari. Kontsultako galdera aldatzeko prest agertu da, Eskozian bezala adosteko.
Kataluniako presidentearen hitzetan, "ez dut saiakera bat egingo, saiakera etengabe bat baizik", Gobernuarekin negoziatzeko Kataluniak autodeterminazioaren inguruko kontsulta batean bozkatu ahal izateko. Eskozia eta Erresuma Batuaren eredua jarri du Masek. Horregatik, galdera berriz negoziatzeko prest agertu da, independentziaren inguruko galdera bakarra izateko.
Rajoyk negoziatuko ez duela iragarri zuela eta, Masek galdera bat egin du horren harian: "Hori al da demokrata baten erantzuna?".