Politika -

Galdeketa Katalunian

Kontsultako galdera Estatuarekin hitzartzeko prest agertu da ERC

Galdeketaren data ukiezina dela azpimarratu du ERCko Oriol Amorosek.

Oriol Amoros ERCko Komunikazio eta Estrategia idazkari ordea. Argazkia: EFE
Oriol Amoros ERC EFE
Oriol Amoros ERCko Komunikazio eta Estrategia idazkari ordea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oriol Amoros ERCko Komunikazio eta Estrategia idazkari ordeak baieztatu du kontsultako galdera Espainiako Gobernuarekin hitzartzeko prest egongo litzatekee ERC alderdia. Kontsultan botoa eman ahal izatea eta data ukiezinak dira, ordea, Amorosen ustez: “Premisa argi bat dago: 2014an bozkatuko dugu. Hori esanda, beharrezkoa den guztian hitz egingo dugu”.

Alderdiko batzorde iraunkorraren bileraren ondoren prentsaurrekoa eman du Oriol Amorosek, eta kataluniarrek botoa eman dezaketen edo ez eztabaidatzea “absurdoa” dela ohartarazi dio Mariano Rajoyren Exekutiboari. Espaniako Gobernuak kontsultaren inguruan duen jarrera bertan behera utziz gero, ERC Estatuarekin negoziatzeko prest egongo litzatekeela adierazi du Amorosok.

Galduta duten eztabaida da”, esan du ERCko idazkari ordeak. “Espainiako Gobernuarentzat aberasgarriagoa izango litzateke ‘erabakitzeko eskubideari’ abala ematea eta ondoren Kataluniak independentea izan behar duen edo ez erabakitzeko eztabaidan parte hartzea”, gaineratu du.

“Prozesu soberanistari uko egin gabe, eta batez ere galdeketaren datari uko egin gabe, orotaz hitz egin daiteke, eta ona litzateke gauza orotaz hitz egitea”, esan du. Edozein planteamenduren aurrean jarrera itxia izatea leporatu dio Amorosek Estatuari.

ERCk eskua luzatu dio Rajoyren Exekutiboari eta beti elkarrizketaren alde egin dutela azpimarratu du. “Mariano Rajoy edo haren Gobernuko kideren bat elkarrizketarako prest agertu denaren berririk ez dugu. Hitz egiteko hipotesia emango balitz, prest egongo ginateke”, esan du.

‘Financial Times’ egunkariko editoriala

‘Financial Times’ egunkariak argitaratutako editoriala ere izan du hizpide Oriol Amorosek. Kataluniako egoerari konponbide negoziatua ematearen aldeko jarrera erakutsi dute editorialean. Amorosek esan duenez, “ERCk beti egin du horren alde” eta iritza “ikuskatzaile independente” batek eman izana nabarmendu du. “Editoriala ez du ERCk idatzi”, gaineratu du. Orain arte Rajoyk izan duen jarreraren aurkako editoriala dela ere nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika Alderdi politikoak bideoak Kataluniako prozesua zuzenean