Politika -

Adierazpenak Radio Euskadin

Urkulluk, Kataluniari buruz:'Ez gaude bestelako egoerek baldintzatuta'

Lehendakaria ziurtzat eman du "oraindik denbora" dagoela Estatuarekin itun bate egiteko eta "herri kataluniarra pozik geratzeko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak ziurtatu duenez, ez da "bestelako egoerek baldintzatuta" sentitzen (Katalunian galdeketa bat 214ean egiteko iragarpena, esaterako) eta ziurtzat eman du "oraindik denbora" dagoela Estatuarekin itun bate egiteko eta "herri kataluniarra pozik geratzeko".

Urkulluk gaur, igandea, urtebete egin du lehendakari karguan, eta bere hitzetan, Euskadik eta Kataluniak "egoera ezberdinak" bizi dituzte eta ziurtatu egin du dela "bestelako egoerek baldintzatuta" sentitzen.

"Nik errespetatzen dut Generalitaten presidenteak beste alderdi batzuekin hartutako erabakia. Iragarpen bat bezala ulertzen dut", esan du Radio Euskadin. Halere, "iragarpen bat bezala ulertuta, denbora dago gizarte kataluniarraren ordezkarien eta Espainiako Gobernuaren ordezkarien artean akordio bat lortzeko".

"Espero eta desiratzen dut Estatuarekin itun bate egin eta herri kataluniarra pozik geratzea", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea