Politika -
Urtarrilak 11
EAJk ez du parte hartuko presoen aldeko urtarrileko manifestazioan
Ezker abertzaleak ez zuen baztertzen aurtengoan jeltzaleek mobilizazioarekin bat egitea, nahiz eta aurrekoetan bat ez egin.
Erredakzioa
Eusko Alderdi Jeltzaleak ez du parte hartuko urtarrilaren 11n ETAko presoen eskubideen alde Bilbon egingo duten manifestazioan, Europa Press agentziak jakitera eman duenez.
'Tantaz tanta' ekimenaren antolatzaileek gaur erregistratuko dute mobilizazioa. Manifestazioa presoen eskubideen aldeko "konpromisoen itsaso erraldoia" izatea espero dute.
Ezker abertzaleak ez zuen baztertzen aurtengoan jeltzaleek mobilizazioarekin bat egitea, nahiz eta aurrekoetan bat ez egin. Hala ere, EAJk ez du bere jarrera aldatuko, eta manifestazioan ez duela parte hartuko adierazi diote Ortuzarren alderdiko iturriek aipatu albiste agentziari.
Manifestazioa erregistratu ondoren, Amets Martinez 'Tantaz Tanta' ekimenaren bozeramaileak adierazpenak egingo ditu gaur, Bilboko Zabalburu plazan.