Politika -

Nafarroako sindikatuek

Erantzukizunak eskatu dituzte, D ereduari egindako 'erasoagatik'

Sindikatuetako ordezkariekin batera, Sortzen eta Herrikoa guraso elkarteetako kideek agerraldia egin dute Nafarroako Parlamentuan, Bilduk, Aralar-NaBaik eta Izquierda-Ezkerrak eskatuta.

Jose Iribas Hezkuntza ordezkaria.
Jose Iribas Hezkuntza ordezkaria.
Jose Iribas Hezkuntza ordezkaria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB, STEE-EILAS, CCOO eta ELA sindikatuko ordezkariek Nafarroako D ereduko irakasleen inguruko "ikerketa ideologikoagatik" erantzukizunak eskatu dituzte Nafarroako Parlamentuan.

Sindikatuetako ordezkariekin batera, Sortzen eta Herrikoa guraso elkarteetako kideek agerraldia egin dute Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean, Bilduk, Aralar-NaBaik eta Izquierda-Ezkerrak eskatuta. Guardia Zibilak D ereduari buruz egindako txostena izan dute hizpide.

Sindikatuen ustez, D eredua eta Nafarroako irakasleria "kriminalizatu" nahi izan dute Guardia zibilak egindako ikerketarekin. Horrez gain, txostena aurretik ezagutzen ez zutela salatu dute. Talde politiko guztietako ordezkariek ere gauza bera adierazi dute, baita UPNko kidea ere.

Horren harian, sindikatuek Guardia Zibilak egindako ikerketaren eta hedabide batek Iturrama Institutuan egindako grabazioaren inguruko txosten juridikoak eskatu dituzte. Grabazio horretan adingabeak agertzen zirela ohartarazi dute.

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak hartu beharreko neurriak martxan jartzea espero du Garikoitz Torregrosa Sortzen elkarteko ordezkariak. Santiago Alvarez Herrikoa elkarteko kideak euren "seme-alaben irudiaren inguruko eskubidea" bermatzeko eskatu die Parlamentuko ordezkariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea