Politika -

PP-ren egoitzari erasoa

Quiroga: 'Euskal gizarteari egindako erasoa da hau'

Egileak nortzuk izan diren ez dakien arren, "babesa" ematen dieten horiei "adierazpen argia" egiteko galdegin die.

Arantza Quiroga, artxibozko argazki batean. EFE
Arantza Quiroga
Quiroga: 'Euskal gizarte osoaren kontrako erasoa da'

1:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPren egoitzen kontra izaten ari den "erasoen gorakada" salatu du Arantza Quiroga Alderdi Popularrak EAEn duen presidenteak eta Barakaldon izan den azkenaren kontura, "euskal gizarteari egindako erasoa" dela azpimarratu du. "Terrorismoaren erruz bizi izan dugun atal beltz hau gainditzeko euskal gizartearen gogoen kontrako erasoa da", zehaztu du.

Quiroga Barakaldon izan da goizean, Euskadiko PPkko buruzagiak eta alderdiko zinegotziak lagun zituela.

"Hau ez da Alderdi Popularraren kontrako erasoa, hau euskal gizarteari egindako erasoa da, terrorismoaren erruz bizi izan dugun atal beltz hau gainditzeko euskal gizartearen gogoen kontrako erasoa da", nabarmendu du Quirogak.

"Honen aurrean, etorkizunari bakean eta askatasunez begiratu nahi diogunok 'aski da' esan behar dugu, kokoteraino gaudela eta hau ezin dela izan. Euskadik garai berri bat merezi du", erantsi du.

Erasoaren egileak nortzuk diren ez, baina "babesa" ematen dietenak nortzuk diren badakiela esan du buruzagi popularrak. "Ez dakit gutxi edo asko diren, baina badakit nork ematen dien babesa eta adierazpen argia egin behar dute honen harira, horrela ezin baitugu Euskadin garai berri bat hasi".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea