Politika -

Parot doktrinaren ostean

Presoei egindako omenaldiak ikertzeko eskatu dio Gobernuak Fiskaltzari

Justizia ministroak "sumingarritzat" eta "gaitzesgarritzat" jo ditu espetxetik atera berri diren presoei egindako omenaldiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak kartzelatik ateratako ETAko presoei egindako omenaldiak ikertzeko eskatu dio Fiskaltzari, Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroaren ustez, gertaera horietan "delitu zantzuak" baitaude.

Onda Ceron egindako elkarrizketa batean, ministroak "sumingarritzat" eta "gaitzesgarritzat" jo ditu espetxetik atera berri diren presoei egindako omenaldiak, eta Carlos Urquijo Gobernuaren ordezkariak ANko Fiskaltzari gertaera horiek ikertzeko eskatu diola jakinarazi du.

"Gobernuak delitu baten zantzuak daudela uste duen bakoitzean egiten den moduan, izapideak abiarazteko eskatu diogu (Fiskaltzari)", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea