Politika -

Ertzaintzako buru berria

Aldekoaren izendapena baliogabetzea eskatu du Iñigo Gogoan plataformak

''Iñigo Cabacasen heriotza eragin zuen operatiboaren arduraduna sarituz'' Jaurlaritza ''gizarte osoari barre egiten'' ari zaiola uste du plataformak. 'Change.org' webgunean sinadurak bilduko dituzte.

Aldekoaren izendapena baliogabetzea eskatu du Iñigo Gogoan plataformak

1:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Aldekoa Ertzaintzako buru berriaren izendapena baliogabetzea eskatu dio 'Iñigo Gogoan' plataformak Eusko Jaurlaritzari, eta 'Change.org' webgunean eskaera horren aldeko sinadurak bilduko dituztela aurreratu dute.

Futbol partida baten ostean Ertzaintzak jaurtikitako pilotakada jaso ondoren hil zen Iñigo Cabacas, 2012ko apirilean, eta Aldekoak Ertzaintzaren operatibo horretan parte hartu zuela salatu du Cabacasen senitartekoek eta lagunek osatzen duten plataformak.

Gaur bertan, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, Ertzaintzako buru berriak operatiboan parte hartu zuen, baina ''ez zuen erantzukizun zuzenik izan''.

'Iñigo Gogoan' plataformak ohar baten bidez salatu duenez, ''Iñigo Cabacasen heriotza eragin zuen operatiboaren arduraduna sarituz gizarte osoari barre egiten'' ari zaio Eusko Jaurlaritza, eta, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuari ''zein jokotan'' ari diren eta ''zein txantxa mota'' den hau galdetu diote.

Halaber, aurrerantzean jarraitu beharreko pausoak aztertzeko, asanblada deitu dute, gairekin ''sentsibilizatuta'' dauden talde eta lagunei irekia. Abenduaren 11n egingo dute bilera, Bilboko Ekoetxean.

Eusko Legebiltzarra

Halaber, plataformak Legebiltzarreko taldeen ''arduragabekeria'' kritikatu egin du, ''hilketaren inguruan'' ikerketa batzordea ez abiatzea erabaki ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea