Politika -

Legebiltzarkide ohia

Abascalek PP utziko duela iragarri du Rajoyri bidalitako gutunean

Besteak beste, Rajoyri alderdiaren "baloreak eta ideiak" traizionatzea egotzi dio, eta presidenteak ustelkeriaren aurka ez duela ezer egin gaineratu du.

Santiago Abascal. EFE.
Santiago Abascal. EFE.
Santiago Abascal. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Abascal legebiltzarkide ohiak PP utziko duela iragarri du, Mariano Rajoy Espainiako presidenteari bidalitako gutun batean. Gutun horretan, PPrekin "desengainua" hartu duela azpimarratu du.

Besteak beste, Rajoyri alderdiaren "baloreak eta ideiak" traizionatzea egotzi dio, eta presidenteak ustelkeriaren aurka ez duela ezer egin gaineratu du.

Abascalen esanetan, aspalditik zuen buruan PP uzteko asmoa, baina 'Parot doktrina' baliogabetzea ekarri duen ebazpena izan da "urak gainezka egiteko falta zen tanta", horren hitzetan.

Gutun horretan, Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente izan zena, Jaime Mayor Oreja eurodiputatua eta Maria San Gil EAEko PPko presidente ohia goraipatu ditu Abascalek.

Bestalde, Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari nagusiak esan du Abascalen erabakia aspalditik espero zutela, "orain urte asko urrundu baitzen PPtik", eta haren jarrera kritikoa ezagutzen zutelako.

Oyarzabal ez dator bat Abascalek egindako kritikekin, eta haren hitzak "bidegabeak" direla gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea