Politika -

Durango-Iruñea

Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katera batzeko deia egin dute

Gure Esku Dago mugimenduak aurkeztu du 2014ko ekainaren 8rako antolatu duten ekimena.

Giza katearen aurkezpena, Durangon. Argazkia: Efe
Giza katearen aurkezpena, Durangon.
Giza katearen aurkezpena, Durangon. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur ireki dute ofizialki 2014ko ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katean izena emateko epea. Kepa Junkera eta Eñaut Elorrieta musikariak eta Txaro Arteaga Emakunderen zuzendari ohia izan dira izena ematen lehenak.

Durangon (Bizkaia) aurkeztu dute ekimena, herri horren eta Nafarroako hiriburuaren artean egingo baitute Katalunian independentziaren alde egin zuten giza katearen antzekoa.

Erabakitzeko eskubidearen alde daudenak aktibatzeko momentua dela aldarrikatu dute antolatzaileek. Horretarako, herritarren partehartzea eskatu dute, indar metaketa "zabala, anitza eta transbertsala"ren bitartez erabakitzeko eskubidea egikaritzeko.

"Guri dagokigu jendea martxan jartzea, hiri desberdinetako borondateak elkartzea, eta erabakitzeko eskubidearen zilegitasuna, beharra eta aukera defendatzeko argudioak zabaltzea", azpimarratu dute.

Gure Esku Dago mugimendua da antolatzailea, eta, jakitera eman duenez, "Nazioa gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da" izango da lelo nagusia.

123 kilometroko luzera izango duen giza katea Irurtzun, Huarte-Arakil, Beasain, Urretxu, Arrasate eta Elorriotik igaroko da, besteak beste.

Gure Esku Dago mugimendua maiatzean aurkeztu zuten, eta erabakitzeko eskubidearen alde dauden ideologia desberdineko pertsonak elkartzea du helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea