Politika -
Mezua
Urkulluk errespetua helarazi die Bilbon eta Madrilen manifestatutakoei
Lehendakariak errespetua erakutsi die "asteburu honetan manifestatu direnei, eta ez egitea aukeratu dutenei".
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak bere errespetua eta Jaurlaritzarena helarazi die asteburu honetan manifestatutakoei; atzo (larunbata) Bilbon makroepaiketetan auzipetuek deituta eta gaur, igandea, Madrilen, AVTk deituta.
Urkulluk Auzitegi Nazionalean ETA herriko tabernen bidez ustez finantzatu zutelakoan eta Segiko ustezko 36 kideren kontra egiten ari diren makropaiketa salatzeko Bilboko manifestazioa ekarri du gogora; eta gaur, igandea, Madrilen, Parot doktrina bertan behera uzteko erabakiaren kontra egindakoa.
Sare sozialetan aireratutako mezu batean, lehendakariak "errespeturik handiena" helarazi die "asteburu honetako manifestazioekin bat egin dutenei, eta ez egitea erabaki dutenei ere bai".
Gaineratu duenez, zuzentzen duen Jauralitzari dagokionez, "Euskadin elkarbizitza normaltzeko" indar guztiekin "lanean jarraituko" dute.